2018(e)ko apirilaren 8(a), igandea

                                                              

Esperientzia bat Arriagan


Urtarrilaren 19an eta 20an, abesten egon nintzen Arriaga antzokian. Malher izeneko musikari baten abesti batzuk abestu nituen, baina ez pentsatu bakarrik abestu nuela, ez ez nire koruarekin. Gauza hau izan zen: zuzendariak, 45 pertsonen artean 14 aukeratu behar zituen, Marsellako balletarekin abesteko. Eta azkenean, 14 pertsonen horien artean, ni nengoen. Oso pozik jarri nintzen esan zidatenean, abestu egingo nuela. Zuzendariak oso zaila zuen aukeratzea, baina azkenean lortu zuen! 

Aukeratu egin eta gero, zuzendariak esan zigun, zer abestuko genuen, eta hau izango zen kontzertuaren programa: Kindertotenliederreko 5 abestiak, ‘Der Werker’ abestia eta ‘Solidaritet’ abestia. Sorpresaz, ‘Aurtxoa seazkan’ abestu genuen. Programa guztia, Alemaniarrez zegoen, orduan, Alemaniarrez ikasi behar genuen. Pixka bat zaila zen baina azkenean lortu genuen.

Entsegu asko eta gero, entsegu generalak egiteko prest geuden. Urtarrilaren bigarren astean, Marsellako ballet - arekin entseguak egiten hasi ginen. Horregatik, urtarrilaren hiru arratsalde huts egin nuen eskolara. Balleteko partaideek, primeran dantza egiten zuten! Baina ez zuten ballet klasikoa egiten, ez ez ballet modernoa! Oso arraro zen, baina polita. Momentu batzuetan, pixka bat barregarria zen.

Urtarrilaren 20 heldu zen! Oso urduri nengoen! Hobeto esanda denok oso urduri geuden. Teloia igo eta ikuskizuna hasi zen. Oso ondo atera zen dena! Baina oraindik beste ikuskizuna falta zen. Hurrengo eguna heldu eta ere bai oso ondo atera zen. Oso triste geunden hau amaitu zelako. Lagun honak egin ginen. Gainera, ni taldeko txikiena nintzen. Baina lagunak primerakoak ziren. Adibidez: Ane, Elixabete, Inés, Josebe, Aitana, Bego eta beste Ane bat. Oso majuak ziren denak!
Bi ikuskizunak egin eta gero, ikuskizunaren zuzendariak esan zigun, Italiara joango ginela! Momentu horretan denak poz-pozik jarri ginen. 

Orduan, ekainaren 27an, Italiara goaz!!!

Mirari


    Hemen korua, dantzariak, zuzendariak eta koreografoa.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina