Nola izango dira eskolak gure bilobak joaten direnean?
Nolakoak izango dira etorkizuneko eskolak? Gure ikasteko modua oso desberdina izango da gu aitite eta amonak izango garenean. Nik uste dut eskola kotxe batean egongo dela. Autoaren teilatuan kristalezko igogailua dago. Kanpotik oso txikia ikusten da baina barrutik jolasteko logela bat da. Kotxea azkar azkar doa etxetik etxera umeak artzen. 20 ume igogailuan daudenean eskolara igotzen dira. Igogailua oso azkar doa eta barruan jesarlekuak daude. Igogailua eskolaren sarreran ateratzen da. Ikasleak sartzen dira. Aurrean ate asko daude kurtso bakoitzeko bat. Beraien atean sartzen direnean aulki hegalariak daude. Videojokoen aulki bat bezala dira baina botoi asko dituzte kontrolatzeko. Ume bakoitza badauka bat berarentzat eta bakoitza giltza bat dauka martxan jartzeko. Gero beste ate batetik ateratzen zara aulkian eserita eta zubi batetik joaten zara patioa zeharkatzen. Korridoreetatik mugitzen zara zure klasera haiegatu harte. Klase guztia elektronikoa da eta mahaiak pantailak dute. Zure mahaian jesartzen zara zure aulkiarekin. Gero hologramak ateratzen dira liburuak bezala. Irakaslea bigilatzen du baina ez du irakasten pantailak klaseak ematen dute eta. Kaskoak jartzen dituzu eta gauzak irakasten dizu. Azterketa egiten duzunean ez kopiatzeko mahaietatik begi erraldoi batzuk ateratzen dira eta bigilatzen dizu. Horrela izango da niretzat nire bilobak joaten direnean.
(Ane)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina