2016(e)ko otsailaren 28(a), igandea

Erlojuaren dinamika natur zientzetan

Beste egunean hasi ginen natur zientzetako gai berri bat. Gaia "harremana eta osasuna" zen.

Gai honetan ikasi dugu: harremana, bost zentzumenak, nerbio sistema, mugimendu motak, lokomozio sistema, giharreria eta nola zaindu gorputza.

Natur zientzetako azken egunena erlojuaren dinamika egin genuen eta hau zen: 


  1. Lehenengo lagun batekin geratu behar genuen ordu batean.
  2. Gero andereñoak ordu bat esaten zuen eta galdera bat binaka pentsatu behar genuen.
  3. Ondo egiten bagenuen bostekoa eman behar genuen gure kidearekin.
Eta gero andereñoak argazkiak ateratzen zituen bideo hau egiteko.

Oso ondo pasatu genuen!

(Paula, Andrea eta Mirari)






2 iruzkin: