2015(e)ko apirilaren 14(a), asteartea

Juneren oporrak Mioñon

Oporretan nire herrira joan naiz, nire herria Mioño da. Nire familiarekin egon naiz.

Txangoak eta suteak egin genituen eta gau batean linternekin hondartzara joan ginen. Txangoan mendira joan ginen. Mendia zuhaitzez beteta zegoen, hor afaldu genuen, atseden asko egin genituen baina behean bero handia geneukan eta goian hotz pizka bat. Sute batzuk handiak ziren eta beste batzuk txikiak.

Hondartzan linternekin jausi nintzen eta ia-ia ez genuen ezer ikusten.

Batzutan frontoian jolasten dugu. Adibidez: bizikletarekin lasterketak eta aurreratzen jolasten dugu. Aurreratzen jokuan aurreratu behar da eta niri aurreratzen badidate eliminatuta nago.




Ere eskulanak egiten ditugu eta puxiken guda ete. Parke berri batera joan ginen. oso handia zen eta hor txiribitazko eraztunak egin genituen eta gainera etxe berria neukan. Etxea handi-handia zen, goian nire logela, nire arrebaren logela, nire anaiaren logela eta nire amaren logela daukagu eta bainu bat ere. Behean sukaldea, logela eta bainugela bat ere.

Egun batean Museo Maritimora eta Izotzako pistara joan gnien. Izotzako pistan jende gutxi zegoen eta Museo Maritimoan asko. Museoan dinosaurioak ikusi geniten, batzuk oso arraroak ziren.

Azken egunean hondartzan bainatu nintzen eta gero nire lehengusinaren urtebetetzea ospatu genuen. Hondartzako ura hotz zegoen.

Oso ondo pasatu genuen! (June)





 

1 iruzkin: