2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

ABBA

Egun batean andereñoak ABBA taldea aurkeztu zuen eta ABBAri buruzko informazioan esa zigun. Baina, informazio asko ez zigun esan, horregatik hemen gaude gauza gehiago irakasteko. 

Badakizue zergatik deitzen da ABBA? Guk azalduko dizuegu. Taldearen pertsonen izenen lehenengo letragatik. Deitzen ziren Agnetha, Björn, Benny eta Anni-Frid.

Taldea osatu zen Bjórn eta Agnetha bikotea zirenean eta gero Benny eta Frida bikote egin ziren ere bai.

Bere musikarekin dantza bat egin dugu, Super Trouper abestiarekin.

Mencía, June eta Mirari

 

 

 

2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea


Urte honetan denok dotore dotore atera gara!!!

Den denok oso pozik gaude!!!

Landareen ugalketa

Nahiz eta erderaz egon, bideo honetan nahiko ondo azaltzen da landareen ugalketa. Gogoratu hitz batzuk gaztelaniaz desberdinak esaten direla, adibidez "germinar", guk ernamuintzea esaten dugula.

Lurraren bost erreinuak

2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Gaur, liburutegiaren eguna da!

Bai, gaur, urriaren 24 liburutegien eguna da!

Eta ospatzeko zera proposatzen dizuet: Iruzkizunetan (comentarios) idatzi zein izan den orain arte gehien gustatu zaizun liburua eta zergatia.

Ea, neu hasiko naiz! Gehien gustatu zitzaidan lehenengo liburua "Pinocho" izenekoa izan zen. Liburua oso dotorea zen, ez zeukan marrazkirik, argazkiak baino eta pertsonaien arteko elkarrizketaz josita zegoen. (Ana)

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Erromatar zenbakiak Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)