Lengoaian, liburuaren egunean Don Quijoteren abesti bat entzun genuen. Oso polita zen eta oso azkar ikasi genuen.
Don Quijoteren bizitzari buruz doa. Bere bizitza harrigarria zen! Gainera oso barregarria zen. Robertok bideo bat ipini zigun eta moskarekin geratu gara!! Baina hau abestia baino ez da.
Pasa den egunean, apirilaren 23an liburu batzuk ekarri genituen eta beste batzuekin aldatu genituen. Liburu bat hartzeko papertxo berezi batean ipini behar dugu eta jabeari eskatu behar diogu
6. Bko ikasle batzuk etorri ziren esateko gure adinarekin zein luburak irakurtzen zituzten . Adibidez: Bostak, Tom Gates, Geronimo Stilton, Nur eta lapitz baten ibilerak...
Lengoaian Don Quijoteri buruz hit egin genuen.
Gure superandereñoak ondo tratatzeko liburuak esan zigun. Liburuaren egunean hitz egiten ari gara baina zergatik ospatzen dugu liburuaren eguna???
Gaur “Home, hogar dulce hogar” filmari buruz hitz egingo dut. Orain dela bi aste ikusi nuen film hori eta izugarri gustatu zaidanez, kontatuko dizuet.
Estralurtar batzuek bere planeta Ohtik ihes egin zuten eta Lurrean babestu ziren. Orduan, Estralurtarrek gizaki guztiak Australiara eraman zituzten eta Lur guztia estralurtarrentzat izan zen. Baina gaztetxo bat bakarrik geratu zen Lurrean. Tip zuen izena. Oh estralurtarra eta Tip lagunak izan ziren eta elkarrekin abentura asko bizi ziren.