2014(e)ko azaroaren 28(a), ostirala

San José abestiak

Aste honetan San José astea ospatu dugu, ekintza desberdinak egin ditugu eta primeran pasatu dugu. Noski, ezin dugu ahaztu abestiak gurekin egon direla. Batez ere bi berezi hauek. Hemen uzten dizkizuet etxean abestu nahi baduzue.


https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/hubo-un-hombre

https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/alai-gaitezen-denok

2014(e)ko azaroaren 24(a), astelehena

Buruketak egiten txapeldunak gara!

Zertarako ikasi behar dugu ondo egiten gehiketak eta kenketak? Gure eguneroko bizitzan erabiltzeko!

Normalean inork ez digu esaten gehiketa edo kenketa bat egiteko, eskolan ez bada.  Baina erosketak egiteko, lagunen artean gauzak banatzeko eta beste hainbat gauzetarako halako eragitetak egiten ditugu.

Egia esan... egunero egiten duguna... buruketak dira! Horregatik oso garrantzitsua da ondo egitea. Hemen duzue buruketa gehiago praktikatzeko. 


Ondo izan!



2014(e)ko azaroaren 22(a), larunbata

Odenagailuetan... San José de Calasanz

Aurten berriro ordenagailuetara joaten gara, ostegunetan lehenengo orduan. Beste gauzen artean bordeak, izenburua, argazkiak... ipintzen ikasi dugu.

Painten formak ipintzen ikasi dugu eta ere bai koloreak nola erabiltzen diren. Beste ostegunean Kalasanzeko marrazkiak egin genituen eta andereñoak inprimatu ditu pasasbidea eta klasea apaintzeko.

Ikusi nahi dituzue gure lanak? Hemen daude! (Maialen eta Juan).




Antzezlariak gara!

Ikusiko dituzuen argazkiak guk egindako antzerkiarenak dira.

Horretarako lehenengoz andereñoak taldeak egin zituen. Gero, taldeka, praktikatu egin genuen eta mozorroak prestatu genituen.

Astelehenean antzerkia egin baino lehen mozorrotu ginen.

Eta gero... antzerkia hasi zen! (Ane eta Iker)


2014(e)ko azaroaren 21(a), ostirala

MEZU GARRANTZITSUA: ASTELEHENEAN EZ DAGO HEZ.FISIKOA

Datorren astelehenean ez dugu heziketa fisikorik izango beste ekintza interesgarri bat egingo dugulako.

Beraz, hobe da heziketa fisikako arropa ez ekartzea. Ez ahaztu!

2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Geure deskribapenak. Jakin nahi duzue nolakoak garen?

Joan den asteetan geure deskribapenak ondo egiten ikasi genuen.

Lehenego ikasi genuen nola egiten zen deskribapena. Ondoren binaka irakasleen deskribapenak osatu genituen. Ikusi nahi nahi badituzue... hemen daude:
Geroago gure buruaren deskribapena egin genuen eta andereñoak zuzendu zituen gure deskribapenak. Informatika gelan ere gure deskribapenak egin genituen.

Azkenik gure deskribapena garbira pasatu genuen eta gure argazkia itsatsi genuen.

Hemen dituzue gure lanak! (Andrea eta María)

2014(e)ko azaroaren 17(a), astelehena

Ikerren oporrak


Errekaldeko jaietan nago. Hor jolas asko daude. Guztoko duzue hor egotea? Ere toro mekaniko bat dago. Agur.