2015(e)ko urriaren 24(a), larunbata

Gaur, liburutegiaren eguna da!

Bai, gaur, urriaren 24 liburutegien eguna da!

Eta ospatzeko zera proposatzen dizuet: Iruzkizunetan (comentarios) idatzi zein izan den orain arte gehien gustatu zaizun liburua eta zergatia.

Ea, neu hasiko naiz! Gehien gustatu zitzaidan lehenengo liburua "Pinocho" izenekoa izan zen. Liburua oso dotorea zen, ez zeukan marrazkirik, argazkiak baino eta pertsonaien arteko elkarrizketaz josita zegoen. (Ana)

2015(e)ko urriaren 19(a), astelehena

Erromatar zenbakiak Mariaren partez!

Kaixo, Maria naiz,​ interneten nengoen jolasak eta ikusi nuen jolas hau. Gero jolastu nuen eta gustatu zitzaidanez Anari bidali nion blogean jartzeko.
(María)

2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Hau bai da benetazko oparia!



Opariak jasotzean, askotan ea handiena, garestiena edo modan dagoena den kontutan hartzen dugu.

Niretzako atzo nire eskuetara heldu zitzaidana munduko oparirik hoberena izan da nahiz eta oso garestia ez izan, nahiz eta modan ez egon. 

Garrantzitsuena hauxe da: zuek agertzen zarete, zuek egin duzue, zuek aukeratu dituzue hitzak. Benetan, irakurtzean irribarre gozoa sortu da nire ezpainetan baita emoziozko malkoak ere.

Mila esker nire ikasle kuttunak! (Ana)

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea