2015(e)ko urriaren 15(a), osteguna

Landareen nutrizioa

Naturaren zientzietan landareen nutizioa ikusi dugu. Hemen uzten dizuet bideo bat birpasatzeko. Lehenengo zatia oso ondo dago, bigarrena zailagoa da baina ikus dezakezue ere gauza gehiago ikasteko.

2015(e)ko urriaren 14(a), asteazkena

Hau bai da benetazko oparia!



Opariak jasotzean, askotan ea handiena, garestiena edo modan dagoena den kontutan hartzen dugu.

Niretzako atzo nire eskuetara heldu zitzaidana munduko oparirik hoberena izan da nahiz eta oso garestia ez izan, nahiz eta modan ez egon. 

Garrantzitsuena hauxe da: zuek agertzen zarete, zuek egin duzue, zuek aukeratu dituzue hitzak. Benetan, irakurtzean irribarre gozoa sortu da nire ezpainetan baita emoziozko malkoak ere.

Mila esker nire ikasle kuttunak! (Ana)

2015(e)ko urriaren 4(a), igandea

2015(e)ko irailaren 16(a), asteazkena

Mila esker, nire ikasle kuttunak!

Atzo nire eskuetara opari galanta heldu zitzaidan. 

Ezaguna egiten zaizue? Mila esker bihotz-bihotzez!


Eta nire urtebetetze egunean zuen partez heldu zitzaidana? Hori bai izan zen oparirik politena! Bai abeslari onak!





2015(e)ko irailaren 15(a), asteartea

3. mailako dantzaririk hoberenak

Joan den kurtsoan momentu supergozoak izan genituen. Haietariko bat hauxe da. Mahai luzean artista batzuk agertu ziren eta sekulako espektakuloa eskeini ziguten.

Hemen duzue!




2015(e)ko irailaren 9(a), asteazkena

Esfortsua, esfortsua eta esfortsua... hor dago koxka!

Gogoratzen bazarete bideo hau joan den kurtsoan ikusi genuen eta, ondoren, horri buruz hitz egin genuen.

Zuek esan zenuten gauzak ikasteko esfortsua egin behar genuela. Beraz... eustsi gogor eta aurrera!


Nire musurik handienak zuentzat! 
Ana Pérez